Artista gutxik dute errealismo figuratiboko mundu paraleloan mugitzeko eta materialen esperimentazioan murgiltzeko gaitasuna. Horrelakoa da Victor Goikoetxea. Pariseko Operan eta joskintzazko luxuzko etxe frantsesetan egindako lanen ondorioz, fintasun piktoriko nabarmena lortu du, gaur egungo eraikuntza historikoen zaharberriztatzaile handienetariko bat bezala ezagutaraziz.
Bestalde, arkitekto ospetsuekin lan egin izanak ere, materialen inguruan ate asko ireki dizkio eta artista berritzaile batean bilakatu du, abangoardia artistikora hurbilduz.
Iraganaren eta etorkizunaren sormenak indarra hartzen du Victor Goikoetxearen eskuetan. Artista honen ezaugarri esanguratsuena, proiektuetan espazio bat hartu eta bakarkako obra txikiez Artea egiteko gai dela da.