Artista gutxik dute errealismo figuratiboko mundu paraleloan mugitzeko eta materialen esperimentazioan murgiltzeko gaitasuna. Horrelakoa da Victor Goikoetxea. Pariseko Operan eta joskintzazko luxuzko etxe frantsesetan egindako lanen ondorioz, fintasun piktoriko nabarmena lortu du, gaur egungo eraikuntza historikoen zaharberriztatzaile handienetariko bat bezala ezagutaraziz.
Bestalde, arkitekto ospetsuekin lan egin izanak ere, materialen inguruan ate asko ireki dizkio eta artista berritzaile batean bilakatu du, abangoardia artistikora hurbilduz.
Iraganaren eta etorkizunaren sormenak indarra hartzen du Victor Goikoetxearen eskuetan. Artista honen ezaugarri esanguratsuena, proiektuetan espazio bat hartu eta bakarkako obra txikiez Artea egiteko gai dela da.
Artista honek egindako horma-irudi figuratibo garaikideak eta tamaina handiko lanak kontuan hartuta, egindako erakusketak ere asko izan dira. Askotan, gainera, instituzioek, enpresa publikoek, pribatuek nahiz bildumagile nazional eta internazionalek egindako enkarguak ere maiz agertu zizkio Victor Goikoetxeari.
Espainiako, Frantziako, Holandako eta Italiako erakusketa kolektiboetan ere parte hartu izan du Victor Goikoetxeak.
Gaur egun, oraindik ere abian dauden proiektu garrantzitsuak batzuetan ari da lanean Victor Goikoetxea.